Aholku Batzorde Juridikoa

Aholku Batzorde Juridikoa

Euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Funtzionamendua

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak osoko bilkuren bidez gauzatuko du bere jarduna. Gainera, Lehendakariak proposatuta, Osoko Bilkurak hala erabakitzen badu, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak sekzio birekin funtzionatu ahal izango du; lehenengoa eta bigarrena izango dira haien izenak.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren Osoko Bilkura honako hauek osatuko dute: Batzordeko lehendakaria -buru izango dena-, lehendakariordea eta zortzi batzordekide. Batzarretan idazkaria ere izango da, hitz egiteko eskubidearekin baina botoa ematekoa barik.

9/2004 Legeko 3.1 artikuluan aipatutako gaiekiko kontsulten gaineko irizpenak eta erabakiak prestatu, eztabaidatu eta onartzea osoko bilkurari dagokio.

Honako hauek ere Osoko Bilkuraren eskumenak izango dira:

a) Administrazio aktiboari egiten zaizkion iradokizunak eta proposamenak onartzea; 9/2004 Legeko 3.2 artikuluan aurreikusten dira iradokizun eta proposamen horiek.

b) 10. artikuluko a), b), c) eta e) idatz-zatietan ezarritako funtzioekiko ez-betetze larriak eta bateraezintasunak hautematea, eta, halaber, 9/2004 Legeko 11. artikuluko abstentzio eta isiltasun betebeharrekikoak.

c) 9/2004 Legeko 8.5 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, batzordekide izatea bertan behera uzteko erabakia hartzea.

d) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren antolamendu eta funtzionamenduaren erregelamendua onartzeko proposamena egitea Jaurlaritzari, eta, halaber, erregelamendu horren aldaketak.

e) Funtzionamenduko barne-arauak onartzea.

f) Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari doazkion osaera, antolamendu, ahalmen eta funtzionamenduari eragiten dieten arazoez arduratzea.

Lehenengo sekzioa honako hauek osatuko dute: Euskal Autonomia Erkidegoko Aholku Batzorde Juridikoaren lehendakaria -sekzioko buru izango dena-, idazkaria eta lau batzordekide.

Bigarren sekzioa honako hauek osatuko dute: Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren lehendakariordea -sekzioko buru izango dena-, idazkaria eta lau batzordekide. 

Batzordekide bat sekzio bateko kide izan daiteke, bakarrik batekoa, eta lehendakariaren erabakiz zehaztuko da batzordekide bakoitza zein sekziori atxikitzen zaion, betiere Osoko Bilkurari entzun ondoren.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak sekzioen bitartez funtzionatzen badu, 9/2004 Legeko 15.2 artikuluak Osoko Bilkurari uzten ez dizkion kontsultei dagokienez, irizpenak eta txostenak prestatu, eztabaidatu eta onartzea sekzioei egokituko zaie. Hala ere, gaiaren garrantzia kontuan izanik eta sekzio jarduleak proposatuta, Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren lehendakariak hala erabakitzen badu, zenbait kontsulta Osoko Bilkurari aurkeztu ahal izango zaizkio.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana