Aholku Batzorde Juridikoa

Aholku Batzorde Juridikoa

Euskadi.eus

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Irizpenen kontsultarako eskuliburua

Irizpen eta erabakien bilatzaileak horiei buruzko informazioren eta dokumentuen kontsulta errazten du.

Jarraian, bilatzailearen atal bakoitzaren deskribapena eskaintzen dizuegu:

- Hasierako pantaila, eta irizpen eta erabakien zerrenda:

Hasierako pantailak datu-baseko irizpen eta erabakien zerrenda aurkezten digu. Sarrera-dataren arabera agertzen dira ordenatuta, berrienetik zaharrenetara.

Honako informazio hau aurkezten digu:

  • Agiri-mota
  • Agiriaren zenbakia
  • Agiriaren data
  • Titulua
  • Agiriak, gaztelaniaz zein euskaraz
  • Agiriaren xehetasun-pantailara eramango gaituen botoia


- Xehetasun-pantaila

Xehetasun-pantailak aukeratutako agiri bakoitzaren honako informazioa erakutsiko digu:

Organoa Irizpen edo erabakia zeinek hartu zuen bereizten du: 
  -Eusko Jaurlaritzaren Aholku Batzorde Juridikoak (1999tik 2004ko abenduaren 15era)
  -Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak (2004ko abenduaren 16tik aurrera, 9/2004 Legea indarrean sartu zen egunetik)
Agiri-mota 
 
Agiri juridikoaren mota jasotzen du, bere eduki eta ezaugarrien arabera:
  -Irizpena 
  -Erabakia
Agiriaren zenbakia Irizpen edo erabakiaren zenbakia, honako formatuan: zz / uuuu
Agiriaren data Irizpen edo erabakiaren data jasotzen du, honako formatuan: uuuu / hh / ee (urtea / hilabetea/ eguna)
Titulua Kontsultaren titulua jasotzen du
Botoi honen bidez irizpen edo erabakiaren gaztelaniazko agiria ikusiko dugu
Botoi honen bidez irizpen edo erabakiaren euskarazko agiria ikusiko dugu
Kontsultaren zenbakia Kontsultaren zenbakia
Kontsulta egiten duen erakundea Kontsulta egin duen erakundea jasotzen du
Gaia Irizpen edo erabakiaren sailkapena jasotzen du
Ondorioa (gaur egun, 2011tik aurrera bakarrik) Ondorioaren laburpena jasotzen du
Batzordearen iritzia adierazten du Irizpen edo erabakiaren azterketaz eta proposamenaz arduratu den bokal edo bokalen izena jasotzen du
Boto partikularra dauka Irizpen edo erabakiari boto partikularra eman dioten batzordekideen izena jasotzen du
Oharrak Oharrak
Irizpen-erabaki erlazionatuak Aukeratu dugun irizpen edo erabakiarekin harremana duten beste irizpen eta erabakien zerrenda jasotzen du
Aplikatutako araudia Irizpen edo erabakiaren ondorioen oinarri den araudia jasotzen du
Ahotsak Agiriaren edukia ondoen definitzen duten hitzak


- Bilaketa aurreratua:

Bilaketaren bidez irizpen eta erabakien zerrenda mugatu dezakegu.

Titulua Bilatzen dugun tituluaren zati bat ipini dezakegu
Agiriaren testua Laukitxo honetan sartzen dugun testua agirien edukian bilatuko da
Organoa Irizpena edo erabakia hartu zuen organoa aukeratu dezakegu
Agiri-mota Irizpena edo erabakia den aukeratu dezakegu
Agiriaren zenbakia Agiriaren zenbakiaren zati bat edo urtea bakarrik ipini dezakegu
Agiriaren data Agiriaren data-eremua zehaztu dezakegu
Kontsultaren zenbakia Irizpen edo erabakiari bide eman zion kontsultaren zenbakiaren zati bat edo urtea bakarrik ipini dezakegu
Kontsulta egiten duen erakundea Bilatu nahi dugun erakundea aukeratuko dugu
Kontsulta egiten duen erakundearen izena Laukitxo honetan hitz oso bat edo hitz baten zati bat sartuko dugu, edo bat baino gehiago, ETA edo EDO eragileez elkarturik edo "..." komatxoez inguratuta. Irizpide horien araberako erakundeen zerrenda erakutsiko zaigu, bertatik aukeratzeko.
Gaia Bilaketarako gai bat edo gehiago zehaztu ditzakegu. Goi-mailetako gaiak aukeratuta, haien eraginpean dauden gai-zerrendak agertuko dira
Ondorioa (gaur egun, 2011tik aurrera bakarrik) Ondorio-testuaren zati baten gaineko bilaketa egin dezakegu
Batzordearen iritzia adierazten du Irizpen edo erabakiaren ikerkuntzaz eta proposamenaz arduratu den bokalaren edo bokalen izena aukeratuko dugu
Boto partikularra dauka Boto partikularra duten irizpen edo erabakiak bilatu nahi ditugun adieraziko dugu, boto partikularra eman duten batzordekideen izenekin batera
Aplikatutako araudia Irizpen edo erabakiaren ondorioen oinarri den legediaren arabera bilatu dezakegu, araudiaren deskribapenaren edozein zati zehaztuz
Ahotsak Laukitxo honetan hitz bat edo hitzaren zati bat idatzita, edo bat baino gehiago, ETA edo EDO eragileez elkarturik edo "..." komatxoez inguratuta, berau osagarri duten ahotsen zerrenda agertuko zaigu. Zerrenda honetatik agiriaren edukia zehazten duten hitzak hartuko ditugu, ETA/EDO egiaztapen laukitxoaren bidez zehaztuz emaitzak aukeratutako edozein hitz (EDO) edo hitz guzti-guztiei (ETA) dagozkienak izango diren

TITULUA laukitxoan egindako bilaketetan ETA/EDO/"..." eragileak erabili daitezke. Komatxoen arteko testu osoa duten emaitzak bakarrik agertuko dira.

AGIRIAREN TESTUA laukitxoko bilaketek, eragilerik sartzen ez badugu, bilaketa-hitzen arteko bat gutxienez duten dokumentuak erakutsiko dituzte. Bilaketa mota honek lematizazio arauak erabiltzen ditu, hau da, lema (erro) bera duten hitzak bilatzen ditu eta, ondorioz, emaitzan hitzaren aldaera ezberdinak (plurala, femeninoa, jokatua, e.a.) dituzten dokumentu guztiak izango dira.

Agiriaren testuaren gaineko bilaketek honako eragileak onartzen dituzte:

EragileaDeskribapena
"" Esaldi zehatzaren gaineko bilaketa
* 0 karakter edo gehiago adierazten duen komodina
ETA Baldintza bi hitzek betetzen dutela ziurtatzen du
EDO Baldintza hitzen batek betetzen duela ziurtatzen du


- Nabigatu indizeen arabera:

Aukera honen bidez irizpen eta erabakiak ondorengo irizpideen arabera sailkaturik agertuko zaizkigu:

  • Kronologikoa: irizpen eta erabakiak urteka banatuta agertuko dira.
  • Kontsulta egiten duen erakundea: irizpen eta erabakiak kontsulta egin duen erakundearen arabera agertuko dira sailkatuta, eta hauen barruan, urteka.
  • Ahotsak: ahots guztiak ikusiko ditugu, eta hauetako bakoitza zabalduta, harremana duten irizpen eta erabakiak ikusiko ditugu.
  • Aplikatutako araudia: araudiaren eremu, tarte, zenbaki eta urtearen arabera sailkatuko dugu eta harremana duten irizpen eta erabakiak ikusiko ditugu.

Azken aldaketako data: 2015/07/23
Euskadi, auzolana