Aholku Batzorde Juridikoa

Aholku Batzorde Juridikoa

Euskadi.eus

Hasiera

Hemen zaude:
  1. Hasiera
 

W3C-WAI-k web edukirako ezarritako 1.0 Erabilerraztasun Jarraibideetako A mailari dagokion ikonoa

Gaur egungo osaera

 

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa batzordeko lehendakariak eta lehendakariordeak, 8 bokalek ta idazkariak osatzen dute.
Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridiko nagusietako burua eta zerbitzu horiei esleitutako arau-kontrolerako eskumena duen organoko burua izango dira, hurrenez hurren, batzordeko lehendakari eta lehendakariorde.
Bokalak, Jaurlaritzaren Kontseiluan onartutako dekretuaren bidez, Eusko Jaurlaritzak izendatzen ditu. Bokal izateko, Zuzenbidean lizentziatua edo doktorea izateaz gain, beharrezkoa da batzordeak landu behar dituen gaietan gaitasun profesional frogatua izatea; gainera, karrerako funtzionario izan beharko dute, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetako goi-mailako kidegoetan hamar urtez aritu izanak, hain zuzen ere. Euskal Herriko Unibertsitatean zerbitzuak betetzen diharduten unibertsitateko irakasleen kidegoetakoak ere izan daitezke, bertan gutxienez bost urtean jardun badute, betiere.
Batzordeko idazkaria lehendakariak izendatzen du, izendapen askearen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan diharduten goi-kidegoetako funtzionarioen artetik. Zuzenbidean lizentziatua edo doktorea izan behar du, eta edozein herri-administraziotako kidego horietan gutxienez hamar urtean aritutakoa.

Gaur egun, Batzordearen osaera honako hau da:

Lehendakaria: Sabino Torre Díez jauna, Araubide Juridikoaren sailburuordea.

Lehendakariordea: Xabier Unanue Ortega jauna, Lege Garapen eta Arau Kontrolerako zuzendaria.

Bokalak:

M.ª Teresa Astigarraga Goenaga andrea.
Luis M.ª Eskubi Juaristi jauna.
Iñaki Beitia Ruiz de Arbulo jauna.
Fátima Saiz Ruiz de Loizaga andrea.
Imanol Zubizarreta Arteche jauna.
Ion Gurutz Echave Aranzabal jauna.
Iñaki Calonge Crespo jauna.
Miren Izaskun Iriarte Irureta andrea.

Idazkaria: Jesús M.ª Alonso Quilchano jauna.

 

Azken eguneratzea: 2013/08/01
Euskadi, auzolana