Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari egindako kontsulten izapidetze elektronikoa - Erabiltzailearen eskuliburua

Euskadiko Autonomia Erkidegoko toki-administrazioek eta UPV/EHUk modu telematikoan izapidetu behar dituzte Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari egindako kontsulta eskaerak, Interneteko helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/y22-izapide/eu/x43kToolkitWar/form/fdp?language=eu&procedureId=0093001 (leiho berri batean irekitzen da)

Sarbide hau Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren jarduera eremuaren barneko erakunde publikoei mugatua dago. Partikularrek, beraz, ezin dute erabili.

Aplikazio horretan aipatu erakunde eta instituzioetako langile zein ordezkariek izapidetu ditzakete kontsulta eskaerak. Hauek Kontsultak > Prozedura atalean azaltzen diren baldintzak bete behar dituzte.

Izapidetzean edozein zalantza edo gertakari izanez gero, Erabiltzaileen laguntza zentrora deitu dezakezue, 945 01 68 38 zenbakian, izapidetze elektronikoari buruzko kontuentzako eta 945 01 95 57 zenbakira gai espezifikoentzako (aurkeztu beharreko dokumentuak, adibidez).

1.   Identifikatzea

1.1 Datu pertsonalak

Izapidetzailearen datu pertsonalak betetzeko atala. Kasurik gehienetan, datu hauek modu automatikoan jasoko dira, identifikazio elektronikoa egiteko erabili den ziurtagiri elektronikotik.

Captura de pantalla Datos personales

Datu horiek osatu eta "Onartu" sakatu ondoren, formularioan aukera berri bat agertuko da, eskatzailea zein eratara ari den adierazteko, alegia, erakunde interesdun gisa (Entitatearen Ordezkariaren Ziurtagiria edo baliokide bat izan behar du, eta honen bidez identifikatu) edo ordezkari gisa (Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkarien erregistro elektronikoan agertu zein ez).

Aldizkako eskaeretarako ez da beharrezkoa ordezkarien erregistro elektronikoan alta ematea.

Hala ere, aipatu erregistroan erakundeko langile gisa izena ematea gomendatzen dugu, erakundeko kide batek edo batzuek kontsulta eskaerak ohikotasunez izapetzen badituzte.

1.1.1 Interesdun gisa ari bada

“Pertsona/entitate interesdun gisa espedientean” aukeratuz gero, ez da “Datu pertsonalak” atalean datu berririk sartu behar.

1.1.2 Ordezkari gisa ari bada

“Ordezkaria” aukeratuta, aurretik sartu diren datuak, ordezkariari buruzkoak, pantailatik desagertuko dira, eta formulario berri bat agertuko da, ordezkatutako erakunde edo instituzioaren datuak sartzeko:

Datu pertsonalak pantaila

Titularra den erakundearen datuak modu automatikoan agertuko dira, Ordezkarien erregistro elektronikoan identifikatu den pertsona ordezkari duen erakunderen bat agertzen bada. Hala ez balitz, datu hauek eskuz bete beharko dira.

1.2 Datu jakinarazpenak

Datu jakinarazpenak pantaila

Jakinarazpenen hartzailea

Atal honek jakinarazpenak jasoko dituenaren inguruko informazioa ematen du.

Izapidetzea ordezkari gisa egiten ari denean, jakinarazpenak ordezkari den persona horri bakarrik helduko zaizkio.

Identifikazioa Entitatearen Ordezkariaren Ziurtagiri bidez (titular gisa) egin bada, erakundea bera (entitarearen ziurtagiria erabiliz jakinarazpenetara sartuz gero) eta Ordezkarien Erregistroan prozedura horretarako gaituak izan diren langile guztiak izango dira hartzaileak.

Jakinarazpen eta komunikazioetarako kanala

Komunikazioetarako bidearen inguruko informazioa (hartzaile den pertsona zein erakundearen “Nire karpeta” espazioa izango da).

Komunikazio hizkuntza

Hemen aukeratu daiteke komunikazioetarako nahiago den hizkuntza.

Abisuak jasotzeko datuak

Atal honetan posta elektronikoko helbide bat zehaztu behar da. Aukeran, SMS testu-mezuak jasotzeko telefono zenbaki bat ere sar daiteke. Posta elektroniko edo SMS mezu hori ez da berez jakinarazpen bat, abisu bat baizik, jakinarazpena eskuragarri dagoen abisua.

Datuak erabiltzeko baimena

Aukeratu sartu diren komunikazioetarako datuak administrazioarekin izango diren izapide guztientzako diren edo esku arteko espedientearentzako bakarrik.

2.   Datuak bete

Urrats honetan eskaeraren datu nagusiak zehaztu behar dira. Formularioa atal bitan banatuta dago:

2.1   Kontsultaren datuak

1. formularioa: 2: Kontsultaren datuak

Kontsultaren gaia, erreferentzia-zenbakia (baldin badauka), prozeduraren hizkuntza eta harremanetarako persona, Batzordearen eta kontsultaren egilea den erakundearen etorkizuneko harremanetarako.

2.2   Erantzukizunpeko adierazpenak

Eskaeraren benetakotasunaren adierazpena behar da. Aukera hau berez gaituta dago.

2. formularioa. 2: Erantzukizunpeko adierazpenak

3.   Dokumentuak erantsi

Hirugarren formulario honetan kontsulta eskaeraren dokumentuak erantsi behar dira. Hauetako bakoitza bere izaera zehaztuz sartu behar da: kontsulta eskaera, ebazpen-proposamena edo espedientea den.

Eskatutako dokumentu-motak hauek dira:

  1. Kontsulta eskaera: azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 20.1. artikuluak zehazten dituen persona guztiek sinaturik.
  2. Ebazpen-proposamena.
  3. Espedientea: kontsultarako ekartzen den gaiaren espedientea osatzen duten dokumentu guztiek osatua.

    Dokumentazio hori bi modu ezberdinetan bidali daiteke:

    a) Fitxategi bakar batean. Kasu honetan, espedienteko orrialde guztiak zenbakitu behar dira, eta dokumentuaren hasieran azpi-dokumentuen aurkibide bat jarri, bakoitzaren orrialde zenbakia zehaztuz.

    b) Espedienteak duen dokumentu bakoitzerako fitxategi bana. Kasu honetan, lehenengo dokumentua aurkibide bat izango da halabeharrez, eta beste guztiak identifikatzen dituen zenbaki korrelatiboak zehaztuko ditu.

    Gainera, fitxategi bakoitzaren izenak aurkibidean zehazten zaion zenbakia eramango du, gutxienez (“DOK 00” formatua, adibidez, DOK 01).

  4. Ordezkaritzaren egiaztagiria.
  5. Beste edozein dokumentu: aukera honen bidez espedientearen parte izan ez baina interesgarri jotzen diren dokumentu osagarriak erantsi ahal izango dira.

Dokumentuek irudiak jasotzen dituztenean, hauen digitalizazioak kalitate eta erresoluzio nahikoa duela bermatuko da .

3. formularioa: 3. Dokumentuak erantsi 

Agertzen diren lau dokumentu-motetakoak ez diren dokumentuak eransteko “Hala badagokio, erantsi hemen beste edozein dokumentu” aukeratu behar da, eta deskribapen alternatibo bat zehaztu:

3. formularioa: 3. Beste mota bateko dokumentua erantsi

Dokumentuak espedientean sartzeko dagokion lerroko “Erantsi” botoia sakatu behar da.

Gainontzeko aukera biak, “Bilatu” eta “Aurkeztua”, berez daude Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko formularioetan, baina ez dira erabilgarriak Euskadiko Aholku Batzordeari egindako kontsulta eskaeratan.

Mota bakoitzeko dokumentu bat baino gehiago erantsi daiteke. Horretarako, lehenengoa sartu ondoren agertuko den “Gehitu” botoia sakatuz, hurrengo dokumentuarentzako lerro berri bat sortuko da.

3. formularioa: 3. Beste dokumentuak erantsi

4.   Sinatu eta bidali

Prozesuaren azken orrialdeak aurreko formularioetan sartu den informazio guztiaren bilduma erakusten du.

Behin hauek egiaztatuta, beheko eskuinaldean dagoen “Sinatu eta bidali” botoia sakatuz, eskaeraren izapidetzea bukatuko da.

Azken aldaketako data:

Euskadi, auzolana