Batzordearen doktrina kontsultatzeko aplikazio berria

Argitalpen-data: 

Eskuragarri dago gure webgunean Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren doktrinaren datu-basean kontsultatzeko aplikazio berria.

Datu-base honek Batzordearen doktrinaren zatirik adierazgarrienak biltzen ditu, 2006tik aurrerako urteko memorietan jasotzen direnak (web orri honetan ere eskuragarri daude), emandako irizpen eta erabakietatik ateran direnak, hitzez hitz eta gaien eta ahotsen arabera sailkatuta.

Aplikazio berri honek bilaketak hainbat irizpideren arabera mugatzeko aukera ematen du (dokumentuaren testua, urtea, gaika, etab.).

Zure interesekoa izatea espero dugu.