Eraketa

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa jarraian aipatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen kontsulta-organo kolegiatu gorena da:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarena.
  2. Tokiko Administrazioarena.
  3. Euskal Herriko Unibertsitatearena.
  4. Goian aipatutako erakundeen menpekoak edo horiei atxikitakoak izan eta berezko nortasun juridikoa duten gainerako entitate publikoena.

Lurralde historikoetako foru-erakundeen jarduna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoaren jarduera-eremutik at gelditzen da; erakunde horiek beren kontsulta-organoak dituzte.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoak, bere objektibotasun eta inpartzialtasuna bermatzeko, autonomia hierarkiko eta funtzional osoarekin beteko du kontsulta-eginkizuna. Eusko Jaurlaritzako zerbitzu juridiko nagusiak menpe dituen organoari atxikiko zaio Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoa, baina ez da Administrazioaren egitura hierarkikoan sartuko.

Azken aldaketako data: